XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VI - Imajiña Oñatira.

Uztaaren 2'an jetxi zan Oñatiko parrokira, inguruetako zaldun aundikitxoenen bizkar.

Artarako jende-pillo ikusgarria igo zan Arantzazura, Birjiñari erbeste-bidean laguntzera.

Bide-erdian, Altzibar'ko parean, Oñati osoak itxoiten zion.

Andik parrokirakoa, prozezioan egin zuten, danak tristuraz, ez-gutxi negarrez....

Orduntxe lenbiziko aldiz atera zan gure Erregin gaixoa bere menditik.

¡Gaixoa bai milla bider gure Erregiña aldi artan!.

Ez bakarrik tronutik bota zutelako.

Baizik batezere, alako kupiraz eta maitez laguntzen zioten-seme aien etorkizun negargarria ikusten zualako geroko urteetan.

Bere Erri maite ua zapaldu ta ondatuko zutelako etsai gaiztoak luzaro-gabe.

Urtebete eskas iraun zun Imajiñak San-Migel'en.

1812'ko apirillaren 20'an, atzerritik pralleak itzulita aguro, biurtu zuten Irudia Arantzazura.

Naiko ta geiegi ezbear.

Baña gero etorriko zan-ekaitz ikaragarriaren aldean, ezbear aiek e'tziran besterik: asierako trumoiak.

Gerokoa izango zan ikaragarria.

Gure Euskalerri osoarentzat lendabizi, ta arekin batera gure Arantzazurentzat.